UEUk Natur Zientzien I. Topaketa egingo du Donostian azaroaren 9an eta 10ean

Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 21:30

DONOSTIA, 7 Oct. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Natur Zientzia Sailak antolatu duen Natur Zientzien I. Topaketa egingo da azaroaren 9 eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du, eta norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango du.

UEUk jakinarazi duenez, topaketak natur zientzien alorreko lehen mailako aditu eta ikerlariak bilduko ditu, hala nola Txema Pitarke, Jose Ramon Etxebarria, Juan Ignacio Perez Iglesias eta Iñaki Antiguedad.

Topaketaren aurkezpena asteazken honetan, urriaren 9an, izango da, Koldo Mitxelena Kulturunean, 10:30etik aurrera, eta han izango dira Karmele Artetxe UEUko zuzendaria, Antton Alberdi topaketaren arduraduna eta Joserra Etxebarria ingeniaria, Fisikan doktorea, zientzia dibulgatzailea eta UEUko kidea.