UEUk On line eskaintza indartuko du udaberriko ikastaroetan

Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 12:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko ikastaroak aurkeztuko ditu datorren asteazkenean, otsailaren 26an. On line eskaintza indartu du UEUk, eta gipuzkoarrentzat bereziki dauden diru laguntza interesgarriak ere aurkeztuko ditu asteazkenean.

   UEUko iturriek adierazi dutenez, udaberria gerturatzearekin batera, prestakuntza eskaintzeko aroa ere heldu da Udako Euskal Unibertsitatera. Horrela, asteazkenean, Eibarren udabarrian eskainiko diren hamar ikastaroen berri emango du UEUk.

   Aurkezpena UEUren egoitza akademikoan bertan izango da, Eibarko Markeskoa Jauregian, goizeko 11:00etatik aurrera, eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak parte hartuko du.