Uholde arriskuei buruzko jardunaldi tekniko bat egingo da Bilbon apirilaren 12an

Actualizado: sábado, 9 abril 2011 14:40

BILBO, 9 Abr. (EUROPA PRESS) -

URA Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak uholde arriskuei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dute. "Uholde arriskuak ebaluatu eta kudeatzeko 903/2010 EDren ezarpena Kantauri eremuko mugatze hidrografikoetan" izenburuko topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, apirilaren 12an, antolatzaileek adierazi dutenez.

Kantauriko eremu hidrografikoetan uholde arriskuak ebaluatu eta kudeatzeko, uztailaren 9ko 903/2010 Erret Dekretuan aipatzen diren betebeharrak ezartzeko egiten ari diren lanen inguruko eztabaidagune izan nahi du jardunaldiak. Dekretu honek uholde arriskuen ebaluatze eta kudeatzeari buruzko 2007/60/CE europar legedia egokitzen du.

Autonomia erkidego desberdinetako administrazio eta laguntza teknikoaren arloan lan egiten duten pertsonak etortzea espero da, guztiak legediaren egokitzean dabiltzanak jardun direnak. Denen artean egun egiten ari diren lanen ikuspegi zabal bat izatea eta etorkizunean bete beharreko helburuei eta kudeaketaren erronkei buruzko hausnarketak bultzatu nahi dituzte.