Ume eta nerabeentzako diseinu grafikoko ekintzak izango dira AlhondigaBilbaon ostegunean eta ostiralean

Actualizado: martes, 22 marzo 2011 17:57

BILBO, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiak 8 eta 17 urte arteko ume eta gazteei zuzenduriko DIY (Do it Yourself edo

zuk zeuk egin) diseinu grafikokoko bi tailer antolatu ditu AlhondigaBilbao zentroan, neska-mutilek diseinuaren munduan lehen pausoak eman ahal izateko. Jaialdiaren ekintza paraleloetan artean kokatzen den ekimena da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Lantegi hauekin sortzaile gazteek txantiloi eta tanpoiak egiteko aukera izango dute, eta kartel dibertigarriak sortu ahal izango dituzte 'Vostok' tankerako eskuzko estanpazio teknikak erabiliz Sapaburu Taldeko diseinatzaile grafiko adituen laguntzarekin.

Tailerrak ostegunean (Design Wants You, 12 eta 17 urteko nerabeei zuzendua) eta ostiralean (Design for Kids, 8 eta 11 urteko mutil eta neskei zuzendua) egingo dira, 17:30etatik aurrera, B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiko erakusketa-gunean, AlhondigaBilbaoko hall-ean.

Talde bakoitzeko 20 parte-hartzaile egongo dira gehienez. Tailerrek bi orduko iraupena izango dute, dohainik izango dira eta beharrezko materiala antolakuntzak eskainiko du. Lantegi hauetan izena emateko eta informazioa gehiago lortzeko info@bawardsfestival.com posta elektronikora mezua bidali (gehienez pertsona bat mail bakoitzeko, plazak izena ematearen ordenean egokituko dira).