Umeei zuzendutako "Zigortzaileak" abenturazko filma asteazkenean estreinatuko da EAEn

Pelikularen kartela
JOSE MARIA LARA/ALOKATU
Actualizado: lunes, 3 enero 2011 12:36

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Umeei zuzendutako "Zigortzaileak" abenturazko filma asteazkenean helduko da Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako zinema-aretoetara. Iruñean estreinaldia aurreratu da eta jadanik aretoetan dago ikusgai, filmaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Euskaraz egina, umeak protagonistak direla Euskal Herrian egin den lehenengo pelikula da. Jose Maria Larak eta Alokatuk ekoitzi dute Arantza Ibarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan, aldiz, Ibarra bera aritu da, Alfonso Arandiaren laguntzarekin.

"Zigortzaileak" pelikulak hainbat ikasleren abenturak kontatzen ditu; ikastetxeko haur menderatzaile batzuen tratu txarrak jasateaz

nazkatuta, hauei eskarmentua emateko talde sekretu bat sortzea erabakiko dute hiru lagunek.

Super heroien filmak oinarri hartuta, pelikulak bullying-aren gaia jorratzen du, betiere umorea eta entretenimendua baliatuta. Filmeko rol nagusiak zineman debuta egiten duen neska eta mutil gazte talde

batek betetzen ditu. Hain zuzen ere, Bizkaiko leku askotan zein Ipar Euskal Herrian 'casting' prozesu bat burutu zen horretarako, eta probetara 1.200dik gora ume aurkeztu ziren.

"Zigortzaileak"-en protagonistak Amaia Aberasturi, Nikola Zalduegi, Andoni Delavigne-Robles, Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Pello Madariaga eta Asier Vegas haurrak dira. Hauekin batera, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Alfonso Torregrosa eta Rafael Amargo dantzaria agertzen dira, nagusien paperetan.

Filmazioa 2009ko udaran egin zen. Portugaleteko Zunzunegui Institutuan egin zen sekuentzia gehienen filmatzea, eta Santurtzin, Getxon eta Berangon beste guztiena. EiTBren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza bat izan du "Zigortzaileak" pelikulak.