Umore Azoka Leioak kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalentzat izena emateko epea ireki du

Aurtengo edizioaren kartela
UMORE AZOKA LEIOA
Actualizado: martes, 21 marzo 2017 12:33

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Leioako Udalak antolatutako Umore Azoka Leioa kaleko artisten azokak kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalentzako izena emateko eta akreditazio egiteko epea zabaldu du. Azokan parte hartzeko eskaera gauzatzeko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta azokaren webgunean egin ahal izango da: http://www.umoreazoka.org/profesionalen-inskripzioa/

Antolatzaileek gogoratu dutenez, 50 konpainia (Euskal Herriko 22, Espainiako 20 eta beste herrialde batzuetako zortzi) eta erabateko hainbat estreinaldi izango dituen programa artistikoaz gain, izena ematen duten profesionalek aurreikusita dauden jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute.

Nabarmenen artean zenbait erakundek egingo dituzten bilkurak daude, besteak beste, Sarea Antzokien Euskal Sareak eta PATEA Kaleko Arteen Profesionalen Elkarteak. Horrez gain, kaleko arteen gizarte balioari eta kontakizun mediatikoari buruzko gogoeta jardunaldiak eta Artekale espazioan egingo diren topaketa azkarren edo "speed meeting" izenekoen saioak ere egongo dira.

17 edizio eta gero, Umore Azoka Leioa "erreferentziazko jaialdi" bilakatu da, "bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin". Horrez gain, ikuspuntu profesionaletik, azoka eta sektorearen topagune gisa duen izaera finkatzen jakin du.

Umore Azoka Leioak 18. edizioa egingo du aurten, maiatzaren 18tik 21era, eta bertan 150 emanaldi baino gehiago izango dira. Parte hartuko duten konpainien zerrenda http://www.umoreazoka.org/konpainiak/ webgunean ikus daiteke.