Umore Azoka-Leioako Kale Artisten XVI. Azokak 410 proposamen artistiko jaso ditu

Aurtengo kartela
Foto: LEIOAKO UMORE AZOKA
Actualizado: jueves, 12 febrero 2015 12:55
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokaren 16. edizioa maiatzaren 21etik 24ra bitartean ospatuko da, eta 410 proposamen artistiko jaso ditu dagoenek, jaialdi bizkaitarreko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   Gainera, aurtengo edizioko kartela ere aurkeztu da, eta horrela, Leioako Umore Azokak "bizarra eta pasta betaurrekoak jantzi ditu, eta, 'hipster' erara, kaleko arteekin duen konpromiso eta hurbiltasuna erakusten du".

   Beste behin, aurten maiatzaren 21etik 24ra, Umore Azokak "bizitzeko beste modu bat aurkeztuko du", eta antzerkiak, dantzak, zirkuak edota pailazoek "kaleak bere egingo dituzte" lau egun berezi horietan.

   Esanb bezala, 2015eko Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 estatuko autonomia erkidego batzuetatik eta 134 beste 20 herrialdetatik). Jasotako proposamen guztien artetik, 74 estreinaldi proposamenak dira (20 Euskaditik, 38 estatutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta, nazioarteko konpainien artean, estatuan estreinatzeko 53 proposamen.

   Nagusi diren joeretatik aldenduz, Leioako Umore Azokak "nortasuna erakusten du, berezko nortasuna, bere aurtengo programazioa ixtear dagoen une honetan". Laster hautatutako konpainien aurrerapena emango du antolakutzak.