Umore Azoka Leioako Kaleko Artisten Azokak 45.000 ikus-entzule bildu ditu hamabigarren edizioan

Umore Azokak Antolatzaileen Aurreikuspenak Hobetu Ditu
LEIOAKO UMORE AZOKA-KALEKO ARTISTEN AZOKA
Actualizado: lunes, 16 mayo 2011 19:56

BILBO, 16 May. (EUROPA PRESS) -

Umore Azoka Leioako Kaleko Artisten Azokaren hamabigarren edizioak antolatzaileen aurreikuspenak hobetu ditu, iazko ikus-entzuleen kopurua mantenduta, "proposamen ezenikoen kalitateari eta emanaldien kopuruari esker". Izan ere, 45.000 ikus-entzule inguru izan dira maiatzaren 12tik 15era Bizkaiko herrian, kaleetan izan diren 150 emanaldietako bat ikusten. Maiatzaren 13ko arratsaldea maiatzaren 14a izan ziren tarterik jendetsuenak, eta maiatzaren 12an, inoiz baino ikus-entzule gehiago izan zen, lehen eguna izan arren.

Gainera, antolatzaileek nabarmendu dutenez, Leioako Umore Azokak kaleko arteen sektoreko dinamizatzaile gisa duen eginkizuna indartu du, 152 profesional akreditatu jaso baititu egunotan, negozioak egiteko prest. "Akreditaziorik gabe ziren arren Leioako kaleetan izan diren programatzaile, banatzaile, aholkulari eta konpainiei esker ere, kaleko arteentzat erakusleiho bikaina bilakatu da Leioa", azaldu dute.

Estatuko kaleko arteen panoraman bere tokia egonkortzea lortu du Umore Azokak, eta bertara nazioarteko konpainia eta proposamenak gerturatzez gain, erakusleiho ere izan da, Estatura zein nazioartera begira, euskal konpainientzat.

Gainera, hamabigarren edizioan, Umore Azokak ikuskizunen ekoizpenean duen ardura berretsi du, lau ikuskizunen garapenean parte hartuta (Euskal Herriko Kukai Dantza Konpainia, Deabru Beltzak eta Markeliñe, eta Gaztela Leoneko Alicia Soto-Hojarascaren lanak), eta modu horretan sorkuntzaren erronka, arrisku eta zirraretan murgilduta, esperimentatzen eta dramaturgia berriak bilatzen dabiltzan taldeei espazio bat eskainiz.

Beste alde batetik, azokak arte eszenikoetan duen tokia indartu du Artekale Euskadiko Kaleko Arteen Profesionalen XIV. Topaketekin. Bertan nazioarteko profesionalek hartu dute parte, besteak beste, Alemania, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua eta Herbeeretakoak.

Umore Azoka egun kalean diren proposamen eszenikoen agertokia ere bada, Euskadi zein Estatu eta nazioarte mailakoa. Horrela, hamabigarren edizio honetan Umore Azoka 400 proposamen jaso ditu, eta horietatik 46 talde hautatu, 50 ikuskizun taularatzeko, 150 emanalditan. Aipatutako ikuskizunetatik 19 estreinaldia izan dira, eta aipatu 46 taldeetatik 12 euskal konpainiak izan dira.

"La Codorniz, 70 años. Humor, sociedad y censura" erakusketa, Umore Azokako ekitaldi osagarrietan kokatutakoak ere ikusle ugari jaso ditu azokak iraun duen lau egunetan zehar. Erakusketa Kultur Leioa erakusgelan ikusgai izango da datorren ekainaren 26ra bitartean. Umore Azokak hamahirugarren edizioa 2012ko maiatzaren 24tik 27ra bitartean izango da.