Unamunoren busto bat inauguratuko dute bihar bere izena daraman EHUko Ikastetxe Nagusian, Bilbon

Actualizado: martes, 27 septiembre 2011 13:10

BILBO, 27 Sep. (EUROPA PRESS) -

Miguel de Unamunoren busto bat aurkeztuko dute bihar, irailaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian, Bilbon. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

EHUko Bizkaiko campuseko Areto Nagusiaren behealdean kokatuta dauden mantentze zerbitzuen biltegietan aurkitu zuten Unamunoren figura garbiketa lanak egiten ari zirela.

Leioa-Erandio gunean EHUko Liburutegi Nagusiaren ondoan jarrita dagoen irudiaren erreplika da busto hau. Jatorrizko lana, hormigoi armatu eta dardaratuan egindakoa, Javier Sauras eskultoreak egin zuen eta 1973. urtean jarri zuten.

Ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Eduardo Angulo Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiko zuzendaria eta Javier Sauras jatorrizko eskulturaren egilea.