Underworld eta Editors, Bilbao BBK Live jaialdian

Editors
BILBAO BBK LIVE
Actualizado: jueves, 3 marzo 2016 12:07

   BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Underworld, Editors eta Blossoms talde britainiarrak, Junior Boys talde kanadarra eta C. Tangana madrildarra Bilbao BBK Live jaialdiko hamaikagarren edizioan izango dira, uztailaren 7an, 8an eta 9an, Kobetamendin. Gainera, antolakuntzak egun bakoitzeko egitaraua iragarri du.

   Karl Hyde eta Rick Smith musikariek osatzen dute Underworld. 1980ko hamarkadatik elkarrekin, musika elektronikoari zein techno house progressive estiloari dagokienez "nazioarteko erreferente handia" da Underworld. 2012an Londresen jokatu ziren Olinpiar Jokoetako inaugurazio ospakizuneko musika ekoizteko aukeratu zituzten eta, lan horri esker, talde britainiarrak soinu berrikuntzaren Q saria irabazi zuen.

   Bestalde, Editors funtsezko taldea da indie rock estiloan. Kideek Staffordshire unibertsitatean ezagutu zuten elkar 2003an, eta bi urte geroago "The Back Room" lehen diskoa argitaratu zuten. Lan horri esker, publikoa zein kritika bereganatu zituzten. Taldeak eboluzionatu eta estilo propioa sortu du, gitarra oso nabariak erabiltzetik sintetizatzaileen bitartez abestiak nahastera pasatu baitira, bi soinuak nahastuz oso bereizgarria den musika sortzeko. Tom Smith eta taldekideak Bilbao BBK Live jaialdira itzuliko dira bizitako ibilbide luzearen errepasoa egiteko, "Papillon" edo "Munich" gisako abestiekin, eta "In Dreams" (2015) lan berria aurkezteko.

   Halaber, Junior Boys Ontariotik (Kanada) helduko dira, "Big Black Coat" disko berriarekin. Bikote kanadarrak techno sustraiak berreskuratu ditu, betiere bere pop bereizgarria galdu gabe. Blossoms, bere aldetik, indie pop jotzen duen bostekoa da, eta aurkezpen gisa, BBCko Sound of the Year zerrenda ospetsuan laugarren postua lortu izana du.

   C. Tangana madrildarrari dagokionez, soilik 25 urte izanik hamar baino gehiago daramatza grabazioak, maketak eta mixtape zintak argitaratzen. Estatu mailan bere izena ezagun egin da rap musikarien munduan.

EGITARAUA BANATUTA

   Bilbao BBK Live jaialdiaren antolakuntzak egun bakoitzeko egitaraua zein izango den ere iragarri du, eta eguneko sarrerak martxoaren 8tik aurrera erosi ahal izango direla. Halere, antolakuntzak adierazi du egitaraua oraindik ez dagoela itxita.

   Horrela, uztailaren 7an, ostegunean, Arcade Fire, New Order, M83, Chvrches, Hot Chip, Years & Years, Wolf Alice, Hola a todo el mundo, Hidrogenesse, Rural Zombies edota Begiz Begi taldeek joko dute.

   Biharamunean, uztailaren 8an, Pixies, Underworld, Grimes, Love of Lesbian, José González, Junior Boys, Slaves, Blossoms, Belako, Nudozurdo, C. Tangana, Inheaven o Green Class taldeen txanda izango da.

   Azkenik, uztailaren 9an, larunbatean, Tame Impala, Foals, Editors, Father John Misty, Courtney Barnett, Jagwar Ma, Triángulo de Amor Bizarro, WAS o Yellow Big Machine molduko taldeak izango dira Kobetamendin.