Unesco Etxeak "Eman minutu 1 Giza Eskubideen alde" lehiaketaren sariak banatuko ditu ostiralean Bilbon

Actualizado: martes, 3 marzo 2015 10:40
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Unesco Etxeak "Eman minutu 1 Giza Eskubideen alde" ikus-entzunezko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko du datorren ostiralean, martxoaren 6an, EiTBko Multibox aretoan, Bilbon. Lehiaketa 2010. urtean sortu zen gizartean Giza Eskubideei buruz kontzientzia zabaltzeko eta irudimena eta sormena suspertzeko asmoz.

   Aurtengo edizioan bideo desberdinak jaso dira, besteak beste, Argentina, Kolonbia, Valentzia, Zaragoza, Madril eta Euskaditik. Aurtengo ekitaldian, Ana Urrutia kazetariak Giza Euskubiden inguruan egindako kanpaina ikusteko aukera izango da EiTBko atondoan, Unesco Etxeak jakinarazi duenez.

   Ostiraleko ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta 300 pertsona bertaratzea espero da. Aurkezleak Ana Urrutia eta Ana Aizpiri kazteriak izango dira, Ipso-facto-impro antzerki taldearekin batera. Hainbat aurpegi ezagun bertan egotea espero da, hala nola Jose Angel Iribar, Koldo Aguirre eta José Mari Argoitia Athleticetik, Fernando Canales eta Rubén Castillejo sukaldariak eta Javier Conde atleta paralinpikoa.

   "Eman minutu 1" sari nagusiaren irabazleak Nestor Basterretxearen "Estala solidaria-Hilarri solidarioa" eskultura jasoko du. Ildo honetan, ekitaldian Basterretxeari omenaldi txiki bat egingo zaio eta bere seme batek sari nagusia eskura emango du.