Unibertsitate aurreko 6.500 ikaslek bisitatuko dute EHU ateak zabaltzeko egunetan

Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 14:01

BILBO, 6  (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ateak zabaltzeko egunak hasiko ditu larunbat honetan, martxoaren 7an, eta bere ikastegiko ateak irekiko dizkie datorren astean zehar, programan izena eman duten unibertsitate aurreko 6.500 ikasleri, bere irakaskuntza, azpiegitura eta lanbide proiekzioaren ezaugarriei buruzko informazioa bertatik bertara jaso dezaten.

   Jardunaldi hauen azken helburua etorkizuneko ikasleak unibertsitate ikastegietara hurbiltzea da, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanez, EHUk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

   Unibertsitate ikastegi bakoitzean bitariko jarduerak egingo dira. Alde Batetik, informazio saioak izango dira, non irakasleek ikastegian irakasten diren graduen berri ematen duten eta, bestetik, ikastegian barreneko bisita gidatuak. Jardunaldi hauetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta, aurten, 6.500 ikaslek eman dute.

   Ateak zabaltzeko egun hauetan UPV/EHUko unibertsitate ikastegi guztiek hartuko dute parte, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa izan ezik.