Unibertsitateko ikasleek udako praktikak egiteko deialdi berria egin du nanoGUNEk

Donostiako nanoGUNE
NANOGUNE
Actualizado: jueves, 11 enero 2018 13:58

DONOSTIA, 11 (EUROPA PRESS)

Donostiako nanoGUNE ikerketa zentro kooperatiboak Udako Praktika Programan parte hartzeko urteroko deialdia zabaldu berri du. Zentroak "aukera paregabea" eskainiko die unibertsitateko ikasleei, puntako ikerketa zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Programari esker, Fisika, Kimika, Biologia eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailetako unibertsitateko hamar ikasleri hilabete eta erdiko edo bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die nanozientzian espezializatutako euskal zentroak. Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera ariko dira ikerketa proiektuetan, hala nola nanomagnetismoaren, nanoelektronikaren, grafenoaren edo diagnostiko medikoetarako fotonika aplikatuaren arloetan.

Interesdunek otsailaren 4a baino lehen nanoGUNEren webgunean egin beharko dute Udako Praktika Programan parte hartzeko eskaera. NanoGUNEren webgunean aurki dezakete ikasleek deialdiari buruzko informazio xehea: http://www.nanogune.eu/eus/udako-praktikaldiak