URA agentzia Kadagoa ibaia Zallan bideratzeko plana berrikusten ari da babes eta segurtasun helburuetara moldatzeko

Actualizado: viernes, 13 mayo 2011 17:23

BILBO, 13 May. (EUROPA PRESS) -

URA Uraren Euskal Agentzia Kadagoa ibaia Zallan bideratzeko planaren berrikustea bultzatzen ari da, ibai-sarearen beste lekuetan bezala, babes eta segurtasunean proposatutako helburu berrietara moldatzeko helburuarekin. Zehazki, 100 urteko itzulera aldiko hustubidea (500 urtekoa baino murrizketa gutxiagorekin eta koste txikiagoarekin) eta gutxienez lehentasunezko isuri eremua arro berrira murriztea posible egingo duen lana egitea planteatzen ari da.

Neurri hauen bitartez segurtasun maila nahikoa lortuko da, eraikinak eta erabiltzeak eta jarduerak pairatzen dituzten kalteak murriztu egingo dira eta lanak egin ahal izango dira, URA agentziako iturriek adierazi dutenez.

Informazio honekin URAk prentsan agertutako berriei erantzun nahi izan die. Berri horien arabera, Zallako Udalak PGOUa bideratze plan horri jarraituz egin zen, hauen barruan egongo liratekeen eraikuntzak ordenatzetik kanpo geratuko zirelarik, eta honek auzotarren kezka logikoak piztu ditu.

Zentzu honetan, URAk azaldu du Zallan Kadagoa ibaiaren bideratze-plana Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak egin eta onartu zuela, III. Iparraldeko Plan Hidrologikoa jarraituz. Plan honek 500 urteko itzulera aldiko hustubidea ezartzeko lana eskatzen du. Halaber, URAk uste du ezin dela ordenatze-plan orokorrik egin, bideratze-planaren aurre onarpenik gabe. Honek ez du esan nahi, dena dela, hain emari handiarentza lanak egin behar ez direnik.

Gaur egun, Euskadiko Plan Hidrologikoaren berrikuste prozesua zabaldu da uholdeen prebentzioaren araberako araudia jarraituz. Honen inguruan, Uraren Euskal Agentziatik hiri eremu kontsolidatuen babes helburuen berrikustea bultzatzen ari da, azken urteetako esperientziak azaldu baitu Irizpide berri hauekin uholde arriskua txikitzea lortzen dela, aurrera eraman beharreko ekintzen kalteak nabarmen murriztuz.