URA udalekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak sinatzen hasi da, ibaien mantentze lanen eraginkortasuna handitzeko

Ibaien mantentze lanak hobetu nahi dira
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 21 enero 2015 14:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitako URA Uraren Euskal Agentzia udalekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak sinatzen hasi da, proiektuan parte hartzen duten erakunde bakoitzarekin ibilguak mantentzeko lanak koordinatze aldera eta, ondorioz, inbertsioaren eta egindako lanen eraginkortasuna handiagoa izan dadin. Orain arte, Mungia, Zornotza, Arrazua-Ubarrundia, Amurrio, Busturia, Asparrena, Alegria/Dulantzi, Villanueva edo Lantziego udalerriek sinatu dute hitzarmena.

   Hitzarmen horien bitartez, Uraren Euskal Agentziak udalen esku jarriko ditu haren ibaiak mantendu, zaindu, berreskuratu, lehengoratu eta bere ingurumena hobetzeko programa. Lehentasuna ibaiertzen ingurumena lehengoratzeko zein ibaien ahalmen hidraulikoa murriztu dezaketen oztopoak kentzeko ekintzak izango dituzte. Halaber, URAk udalekin beraiekin koordinatu nahi ditu ekintza horiek, haiek hiriguneetatik igarotzen diren ibai tarteetan egin ahal dituzten lanekin.

   Hiriguneei dagokienez, lan horiek egiteko eskumena toki administrazioek eta Jaurlaritzak partekatzen dute -azken horrek lurralde antolakuntzan ere eskumenak ditu-. Bestalde, administrazio hidraulikoari dagokio baimenak eta lan horiek betetzeko irizpideak zehaztea udal, elkarte zein norbanakoei.

   Hori dela eta, URA harremanetan jarri da EAEko udal eta administrazio batzarrekin elkarlanerako hitzarmen horiek adoste aldera, herritarren artean asko zabaldu den kezka bati erantzun nahian. Koordinazio horren bitartez herriguneetan egiten diren ibaiak mantendu, zaindu, berreskuratu, lehengoratu eta bere ingurumena hobetzeko lanak eraginkorragoak izan daitezen lortu nahi du.