GASTEIZ 16 May. (EUROPA PRESS) -
URA Uraren Euskal Agentziak kolektore sarea hobetzeko eta handitzeko lanak bukatu ditu Zuia udalerri arabarrean. Lanek 3.102.418,46 euroko aurrekontua izan dute, eta Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiarekin lurraldeko azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko esparru akordioaren barruan daude, agentziako iturriek jakinarazi dutenez.
Lan hauekin, alde batetik, Markina, Murgia, Ametzaga eta Bitorianoko kolektore sarea handitu eta hobetu nahi izan da, soilik euri-urentzako izango diren adarrak gehituz, eta, beste alde batetik, martxan dauden ur-beltzen kolektoreak iragazgaitz bihurtu. Ametzagaren kasuan, isurketak ponpaketa automatikoaren bitartez helduko dira araztegi berrira.
Lanen helburua izan da Hondakin Uren Araztegiak (HUA) tratatu behar duen emariarekin zerikusia duten hainbat alderdi hobetzea: alde batetik, murriztu bertara heltzen den guztizko bolumena, eta bestetik, gutxitu HUAk neguan tratatu behar duen emaria eta ingurune-hidrikoan eragiten zen kaltea araztegiaren sarreran ematen zen gehiegizko hustuketa zela eta. Aurretik jatorrizko HUAren garbiketa ahalmena hobetu zen, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki.