Urdaibai Bird Centerrek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak hitzarmen bat sinatu dute

Nekazari ekologikoak Urdaibai Bird Centerren
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: lunes, 19 enero 2015 18:07
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Urdaibai Bird Centerrek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak "Inguruko Hegaztiak" proiektuaren baitan partaidetza hitzarmen bat sinatu berri dute. Urdaibai Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bultzatutako proiektua da "Inguruko hegaztiak", eta hitzarmaren bidez, ateak ireki dizkie aipaturiko kontseiluari atxikita dauden ekoizle ekologikoei.

   Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, duela hiru urtetik martxan dagoen proiektua da "Inguruko Hegaztiak", eta gaur egun, batez ere Bizkaiko, eta zehazki Urdaibaiko, 100 partaide inguru ditu, familiak zein eskolak. Europako iparraldean, eta batez ere Britainia Handian oso erroturik dagoen proiektua da.

   Egitasmoaren baitan, neguan zehar janlekuak erabiltzen dira, hegaztiei bertoko ortu eta lorategietan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz. "Horrela, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da", adierazi dute.

   Urdaibai Bird Centerren eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren artean adostutako akordioaren arabera, "Inguruko Hegaztiak" proiektuan erabiliko den janari guztiak jatorri ekologikoa izango du, hala nola ekilore haziek, artatxikiak zein kakahueteek, eta, ahal den neurrian, inguruan ekoitzitakoak izango dira.

   Akordioren baitan, joan den astean, kontseiluan inskribatutako eta "Inguruko Hegaztiak" proiektuan parte hartzen duten nekazari ekologikoen talde bat Urdaibai Bird Centerrera joan da, proiektuari buruzko zehaztasunak ezagutzera eta gure inguruan aurki daitezkeen hegazti basatiek fauna laguntzaile modura nekazaritza ekoizpenean dituzten onuren berri izatera.

   Proiektu honetan erabiltzeko hegaztientzako janari ekologikoa lortu nahi duen edonork, eskuragarri izango du Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan.