Urkullu eta Aburto Musika-Música inauguratuko duen kontzertuan izango dira

Actualizado: jueves, 3 marzo 2016 13:17

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Bilbao 700 Fundazioak antolatu duen Musika-Música jaialdia Euskalduna jauregian inauguratuko duen kontzertuan izango dira. Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS), Bilboko Koralak eta Easo Abesbatzak Wagnerren zenbait opera obertura eta koru eskainiko dituzte, hala nola "Der fliegende Holländer WWV63", "Lohengrin WWV7"5 eta "Tanhäuser WWV 70".

   Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Musika-Música jaialdiaren 15. edizioan, Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Straussen lanak izango dira protagonistak. "Erromantikoentzako zubia-Puente para románticos" jaialdiaren aurtengo leloa, eta "aukera paregabea" eskainiko du prezio merkeekin 700 profesional baino gehiagok egingo dituzten 75 kontzertuz gozatzeko.

   Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren babesarekin antolatzen duen Musika-Música jaialdiaren hamabosgarren edizioa ostiraletik igandera bitartean ospatuko da, Euskalduna jauregian.