Urkulluk Euskadiren egoera politiko eta ekonomikoaren berri eman die Europar Batasuneko herrialdeetako enbaxadoreei

Europar Batasuneko enbaxadoreekin egon da Urkullu
LEHENDAKARITZA
Actualizado: viernes, 25 enero 2013 16:50

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) egoera politikoaren eta ekonomikoaren berri eman die ostiral honetan, urtarrilaren 5ean, Madrilen dauden Europar Batasuneko herrialdeetako enbaxadoreei.

Esloveniako Enbaxadak antolatutako bazkari batean izan da gaur Urkullu, Madrilen, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako enbaxadorerekin batera. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ere hartu du parte topaketan.

Eusko Jaurlaritzatik adierazi dutenez, ohorezko gonbidatua izan da Urkullu, eta ekitaldian, Euskadik gaur egun bizi duen egoera ekonomiko eta politikoaren berri eman die enbaxadoreei eta ekonomia suspertzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi dituen proiektuak ere azaldu ditu.