Urkulluk iragarri du enplegua berriro igo dela ekainean EAEn

Actualizado: miércoles, 1 julio 2015 16:03

DONOSTIA, 1 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurreratu duenez, ekainean "berriro sortu da enplegua Euskadin", eta, hazkundearen erritmoa oraindik "apala" den arren, Euskadi "norabidea onean" doala nabarmendu du.

   Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean Kuatro eraikin berria inauguratzeko ekitaldian hitz egin du Urkulluk. Bertan izan dira baita Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.

   Horrela, Urkulluk azpimarratu du joan den maiatzean "enpresa jardueraren suspertzearen joera positiboa" finkatu zela, eta ekainean enplegua berriro sortu dela esan du berriro. "Egia da hazkunde erritmoa apala dela, baina norabide onean gaude", adierazi du.