Urkulluk urtarrilaren 23an hasiko ditu, De Andres eta Garitanorekin, ahaldun nagusiekin egingo dituen bilerak

Actualizado: jueves, 17 enero 2013 17:09

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak urtarrilaren 23an hasiko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin egingo dituen bilerak. Egun horretan Javier de Andres Arabako diputatu nagusiarekin eta Martin Garitano Gipuzkoakoarekin bilduko da Ajuria Eneko Jauregian, Gasteizen.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Urkulllu De Andresekin elkarrizketatuko da lehenik, eta ondoren Garitanorekin. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin urtarrilaren 28an bilduko dela aurreikusi da.

Erakundeen arteko akordio garrantzitsuak lortzeko beharrizana jorratzea da ahaldun nagusien eta Urkulluren arteko bileren helburua, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "instituzioen ordezkari, alderdi politiko eta eragile sozio-ekonomikoekin izan nahi dituen" bileren sortaren baitan daude.