Urria zeharo epela eta oso lehorra izan dela dio Euskalmetek

Actualizado: miércoles, 29 octubre 2014 17:52
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Erakundearen arabera, urria zeharo epela izan da, eta horrela, isurialde mediterraneoan (Arabako erdigunea eta hegoaldea) erakunde horrek baliatzen dituen serie klimatikoetatik inoizko urririk beroena izan da. Gainera, oro har, azken hamar urteetako hilabeterik lehorrena izan da.

   Euskalmetek jakinarazi duenez, kostaldeko batez besteko tenperaturak 18-19 graduren bueltan ibili dira; Arabako Lautadan, aldiz, 16 gradura hurbildu dira. Batez besteko baliook, Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoan, batez besteko normaletik 3 gradu gorago daude.

   Urria isurialde mediterraneoan izan da bereziki beroa, hau da, Arabako erdigune eta hegoaldean; izan ere, aurtengo tenperaturek aurreko urrietako erregistro historiko guztiak gainditu dituzte. Arabako Errioxan, esate baterako, batez besteko balioek 2006an lortutako aurreko datua gradu batean gainditu dute.

   Isurialde kantauriarrean, hots, Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, tenperaturak batez bestekoaren oso gainetik daude; dena dela, horiek ez dituzte 2006ko urrian erregistratutako datuak gainditu.

   Gainera, Euskalmetek nabarmendu du azken bi hilabeteetan luzatu dela bero egoera hau, iraila ere epela izan baitzen, azken urteetako beroenetakoa, alegia.

   Ildo horretan, urrian ez da ia euririk egon eta balioak batez besteko normalaren %50etik behera egon dira, eta %20tik behera isurialde kantauriarraren barnealdean. Prezipitazio balio handienak kostaldeko eskualdeetan eta Enkarterrietan neurtu dira, baina guztiak 50 l/m2tik behera. Oro har, bada, gutxienez azken hamar urteetan izan dugun urririk lehorrena izan da.

   Urriaren azken egunetan ere tenperatura altuak izango ditugu, Euskalmeten aurreikuspenei jarraiki, azken egunetan erregistratutakoen antzekoak, prezipitaziorik gabe.