Urtarrilaren 26an Donostian ospatuko den Bertso Egunerako sarrerak salgai daude

Actualizado: lunes, 7 enero 2013 12:54

DONOSTIA, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bertsozale Elkarteak urtarrilaren 26an Donostiako Kursaalen ospatuko den Bertso Egunerako sarrerak salgai ditu astelehen honetan, eta eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian, elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.

Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute afarirako sarrerak eskuratzeko urtarrilaren 13ra bitartean. Epe horretan, bereaz gain, bazkide ez den sarrera bat gehiago eta 16 urtetik beherakoentzat beste bat hartu ahal izango du gehienez bazkide bakoitzak. Urtarrilaren 14tik 25era bazkide ez direnek ere erosi ahal izango dituzte afarirako sarrerak.

Azken urteetako gizarte bilakaera gaitzat hartuta egun osoko egitaraua izango da Bertso Egunean. Eguerdi partean bertsolariak kantuan arituko dira kalez kale. Arratsaldeko 18:00ean ekitaldi nagusia izango da Kursaaleko areto nagusian, eta ondoren, iluntzeko 21:00etatik aurrera, afaria eta festa izango dira Kursaaleko NiNeu jaetxean.