Urumea ibaia ezagutzeko irteera izango da igande honetan, nazioarteko teknikariekin

Actualizado: sábado, 25 octubre 2014 13:19

DONOSTIA, 25 Oct. (EUROPA PRESS) -

"Trunkada erreka. Urumea ezagutuz" irteera egingo dute Urumea ibaiaren ertzetara igande honetan, urriaren 26an, bioingenieritza eta ibaien berriztapenaren arloan adituak diren nazioarteko teknikariekin, HidroLogikak 2014 programaren baitan.

Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ibilaldia Egiatik Pagoagaraino egingo dute erriberetatik barrena eta, aukera paregabea da naturan eta bereziki ibaiengan gizakiak duen eragina ikuspuntu ezberdinetatik begiratzeko.

Bioingenieritza eta ibaien berriztapenaren eremuan jakintza zabala duten nazioarte mailako gonbidatuak izango dira txangoan eta azalpenak adituak ez direnentzako ere egokiak izango dira. Natura, historia, ibaian (ez) eragitearen inguruko gatazka eta urbanismoa bezalako gaiak landuko dituzte. Ibilaldiaren ondoren bazkari eta mahai ingurua ere egongo da. Ibilaldia/autobusa doan da, baina bazkaria (aukeran) 15 euro ordaindu beharko da.

Topagunean Cristina Enean izango da, 09:00etan, eta irteera autobusez Federico Garcia Lorca Pasealekuko 10ean, ordu erdi geroago. Bazkaria 14:00etan izango da, Ur Kirolak elkartean. Autobuserako izena ematea ezinbestekoa (bazkarirako ere) da, 943 45 35 26 telefonoan edo cristinaenea@donostia.org helbide elektronikoan.

HidroLogikak 2014 programaren baitan dagoen "Trunkada erreka. Urumea ezagutuz" egitasmoa DSS2016k, Paisaiaren Injenieritzako Espainiako Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak antolatu dute elkarlanean.