Uxue Bilbao Basketek urtarrilaren 5era arte luzatu du Eurocup-eko Last16 faserako bonuak erosteko epea

Actualizado: miércoles, 2 enero 2013 14:30

BILBO, 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Uxue Bilbao Basket taldeak urtarrilaren 5era arte luzatu du Eurocup lehiaketako Last16 faserako bonuak erosteko epea, urte hasierako jaiegunak direlako eta bazkide eta harpidedun ugarik hala eskatu dutelako.

Horrela, talde bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, Bilbao Basket Zona dendan, www.bilbaobasket.biz webgunean eta https://www.koobin.com/bilbao/index.php?action=PU_paquetes loturan erosi daitezke bonuak. Prezioak 16 eta 35 euro artean daude, eta Bilbao Arenan jokatu beharreko hiru partidak barne hartzen dituzte.

Publikoarentzako bonuen salmenta ere urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, baina kasu honetan, Bilbao Basket Zona dendan bakarrik erosi ahal izango dira, 20 eta 45 euro arteko prezioekin hiru partidetarako.