Uztailaren 9an jarriko da martxan udako ordutegia Bilbobusen

Bilbobus en Bilbao
EUROPA PRESS
Actualizado: jueves, 7 julio 2011 12:23

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Datorren larunbatetik aurrera, uztailak 9, Bilbobusek zerbitzuak erabiltzaileen udako beharrizanetara egokituko ditu. Linea gehienek orain arteko ordutegiekin jarraituko duten arren, batzuetan egokitzapenak egingo dira, uda sasoian erabiltzaileak gutxitu egiten baitira linea horietan, horiek beste garraio mota batzuk erabiltzeaz aparte, asko kanpora baitoz oporretan.

Maiztasuna bost edo hamar minutuz aldatuko dute Bilbobuseko zerbitzuek eta kasu batzuetan, lehenengo eta azkenengo zerbitzuak ere aldatu egingo dira. Gautxori lineak, ordea, ez du inolako aldaketarik izango.

Ondoko hauek izango dira aldaketak jasango dituzten lineak; gehien erabiltzen den lineatako batean, 56.ean hain zuzen ere, (Abusu-Jesusen Bihotza), aldaketa txiki bat egingo da: maiztasuna bost minutuz murriztuko da domeka eta jaiegun arratsaldeetan. Gauza bera gertatuko zaio 13.ari (San Ignazio-Txurdinaga), baina honako honetan aldaketa lanegunetan ere emango da. Bestalde, 30. linea (Txurdinaga.- Miribilla) ordu erditik ordu erdira aterako da zapatuetako lehenengo ordutik.

ORDUTEGI BERRIAK NON ESKURATU

Udako ordutegiak autobusen markesinetan dauden informazio-txarteletan eta Veoliako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (Poza Lizentziatuaren kalea, 6) kontsultatu edo eta eskuratu ahalko dira.

Bilboko Udalaren 010 informazio-zenbakira deituta, Bilboko Udalaren web-gunean (www.bilbao.net) edo eta Veoliarenean (www.veoliabilbao.com) ere ordutegiak eskuratzeko modua izango da, etxetik mugitu ere egin gabe.