Vaiven taldeak "Des-habitat" eramango du larunbatean Sopelara

Actualizado: jueves, 3 septiembre 2015 11:49

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Vaiven talde andaluziarrak "Des-habitat" izenburuko ikuskizuna aurkeztuko du Sopelan (Bizkazi) larunbatean, irailaren 5ean. Kaleko antzerki lana zirkuaren arteetatik abiatzen da "ikuskizun garaikide ederra osatzeko", Sopelako Udalak jakinarazi duenez.

   Obran, lau lagun ezerezaren erdian ulertzera beharturik agertzen dira. Umorez betea, oso ikusgarria, erritmo handikoa eta hamaika ekintza eskaintzen duen kaleko antzerki lana da "Des-habitat". Akrobaziarekin bat egingo dute dantzak, keinu antzerkiak edota eszenografiarekin eginiko joko finak.

   Vaiven Europan zehar dabilen konpainia ezaguna da, eta larunbatean aurkeztuko du Sopelan bere azken lana, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Udaletxeko plazako anfiteatroaren aurrean.