Valdezcarayra eskiatzera joateko bidaia antolatu du Berrizko Udalak (Bizkaia) otsailaren 19rako

Actualizado: lunes, 7 febrero 2011 17:09

BILBO, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -

Berrizko Udalak (Bizkaia) Valdezcarayra eskiatzera joateko irteera antolatu du otsailaren 19rako. Goizeko 7:30etan Berrizen irten eta gaueko 20:00etarako bueltan egotea da proposatutakoa. Garraioa eta forfait-a sartuko lirateke prezioan: 29 euro nagusiak eta 23 euro gaztetxoak.

Udal berriztarreko iturriek jakinarazi dutenez, eskiatzeko beharrezko materiala norberak eraman beharko du; hala ere alokatzeko aukera ere izango da: 19 euro nagusiak eta 16 euro gaztetxoak. Adinez txikiak direnek bidaian joan beharko duen pertsona baten ardurapean egon beharko dute.

Gutxienez 30 laguneko taldea osatu beharko da bidaia egin ahal izateko. Izena emateko epea otsailaren 15era bitartean egongo da zabalik eta izen-ematea egiterakoan 10 euro aurreratu beharko dira. Bidaia ez bada egiten, itzuli egingo da aurreratutako dirua.