Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioa eta Miguel López, Donostiako Orfeoia-EHU XIV. Sariaren irabazle

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 13:26
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

   Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioak (FSMCV) eta Miguel López Fernández ikertzaileak irabazi dute Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Hamalaugarren edizioa duen saria bi helbururekin sortu zen: musika sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza sustatzea. María Dolores Moreno Guil ikertzaileari accesit bat ematea ere erabaki du epaimahaiak.

   Horrela, Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratutako epaimahaiak Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioa saritu du musikaren arloan egin duen lan eta ibilbide bikainagatik, eta Miguel López Fernández -musika ikerketaren saria- "La aplicación del Motu Proprio sobre la Música sagrada de Pío X en la Archidiócesis de Sevilla 1903-1910" izeneko lanagatik.

   Horrez gain, María Dolores Moreno Guil ikertzaileari accesit bat ematea ere erabaki du epaimahaiak, "La canción con piano de Joaquín Rodrigo" izenburuko lanagatik.

   Sariak martxoaren 13an banatuko dira, arratsaldeko 19:00etan, EHUko Gipuzkoako campuseko Ignacio Maria Barriola ikastegiko auditoriumean, Donostian. Ekitaldi akademikoan hizlari izango dira José María Echarri Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu jendearentzat.