Valverde, BBVA Ligako urriko entrenatzaile onena

Ernesto Valverde, garaikurrarekin
BBVA LIGA
Actualizado: viernes, 6 noviembre 2015 14:32

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Athletic Club taldeko Ernesto Valverde BBVA Ligako urriko entrenatzaile onena izendatu dute, talde zurigorriak hilabete horretan jokoan zeuden hamabi puntuetatik hamar lortu ondoren.

   Urrian zehar, Athleticek gora egin du sailkapenean, Valentziaren (3-1), Sportingen (3-0) eta Betisen (1-3) aurkako garaipenei eta A Coruñako Deportivoren aurkako berdinketari (2-2) esker. Une honetan Ligako sailkapeneko zortzigarren postuan dago talde zurigorria, eta igandean Espaynolen aurka jokatuko du San Mamesen.