Vetusta Morla eta Amaia Montero izango dira Donostiako Kursaal Fundazioaren denboraldi berriko lehen hitzorduak

Vetusta Morla otsailean izango da Donostian
VETUSTA MORLA
Actualizado: lunes, 21 noviembre 2011 14:25

DONOSTIA, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Vetusta Morla taldea eta Amaia Montero kantaria izango dira 2012ko urtarrilean hasiko den Donostiako Kursaal Fundazioaren denboraldi berriko lehen hitzorduak. Kontzertu hauetarako sarreren salmenta bihar, azaroaren 22an, hasiko da, goizeko 11:30etik aurrera, Kutxa (www.kutxa.net), Telekutxa (943 00 12 00) eta Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan (11:30-13:30 eta 17:00-20:00).

Kursaal Fundazioak jakinarazi duenez, Vetusta Morla taldeak hasiko du 2012ko Herri Musikako denboraldia otsailaren 11n, 20:00etan, Kursaal Auditoriumean. Talde madrildarrak bere azken diskoa aurkeztuko du, "Mapas", ateratzen duen bigarrena. Vetusta Morlak "Un Día en el Mundo" lanarekin egin zuen debuta, eta disko hori izan da azken aldian espainiar pop-rock independentearen munduan publikoaren eta kritikaren aldetik harrera hoberenetako bat izan duena. Musikako hiru sari eta UFIko lau sari eskuratu zituen, besteak beste.

Bestalde, Amaia Montero "Amaia Montero 2" bigarren diskoarekin itzuliko da Kursaal Auditoriumea, martxoaren 2an, 20:00etan. "Caminando" bere lehen singleak asteak daramatza irrati garrantzitsuenetan joka, eta harrera ezin hobea izan du publikoaren aldetik.

Bakarka egin zuen lehen lanarekin, Amaia Monterok platinozko hiru disko eskuratu zituen, eta Disko Onenaren 40 Principales 2009 saria lortu zuen. Era berean, urrezko diskoa izan zen Argentinan eta Venezuelan, Grammy Latinoentzako izendatu zuten Emakume Ahotseko Pop Disko Onenaren sailean eta Urteko Artista hautatu zuten herri-bozketaren bitartez Orgullosamente Latinos sarietan.