Vicente Larreak zazpi eskultura eman dizkio dohaintzan Bilboko Arte Ederren Museoari

Ezkerretik eskuinera: Larrea, Ariztondo eta Viar
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 6 febrero 2013 15:11

BILBO, 6 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arte Ederren Museoak Vicente Larrearen erakusketa bat aurkeztu du asteazken honetan. Artista bilbotarrak museoari dohaintzan emandako zazpi eskultura bildu ditu erakusketak, 1967 eta 2002 artean egindakoak.

Erakusketaren aurkezpenean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu Josune Ariztondok, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Javier Viarrek eta Vicente Larreak berak hartu dute parte. Museoaren 32. aretoan dago ikusgai erakusketa, eta areto horretan bertan eman dira erakusketari buruzko xehetasun guztiak.

Brontzezko sei eskultura eta altzairu herdoilgaitzezko bat dira erakusketa osatzen dutenak, denak 1967 eta 2002 artean egindakoak, artistaren bildumakoak, eta 645.000 eurotan daude zenbatetsita.

Esan bezala, eskulturen multzoa museoaren 32. aretoan dago ikusgai, museoaren bildumakoak diren Larrearen beste lau piezarekin batera. Modu horretan, artista bilbotarraren ibilbidearen maila erakutsi ahal izango da, eskultura eraikitzaile eta geometrikoekin izan zuen hastapenetatik abiatu eta elementu organikoen garapen librean oinarritutako estilora heldu arte.