Vivian Maier argazkilariari buruzko dokumental bat asteazkenean Guggenheim Bilbao Museoan

Let's Go to the Movies ekimenaren saio bat
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 21 febrero 2017 17:58

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak Let's Go to the Movies jardueraren beste saio bat eskainiko du asteazkenean, otsailaren 22an, eta oraingoan, Vivian Maier argazkilariari buruzko dokumental bat proiektatuko da, museoaren arduradunek iragarri dutenez.

Egitasmoa British Council erakundearekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu erlaxatuan lantzea du helburu. Hori dela eta, ingelesezko jatorrizko bertsioan ematen dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte dokumentalen zatiak.

Asteazkeneko saioan Vivian Maier amerikar argazkilari ospetsuari buruzko dokumentala izango da ikusgai, eta emanaldiaren ondoren, British Council erakundeko irakasleek gidatu eta sustatuko dute parte hartzaileen arteko elkarrizketa animatua.

Saioa Zero Espazio gunean izango da, 18:30etatik 19:45etara. Sarrerak salgai daude museoaren txarteldegian eta doakoak dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat; publiko orokorrarentzat 3 euro balioko du.