Vueling izan da Loiuko aireportuko lehen konpainia 2013an, 1,3 milioi bidaiarirekin

Loiuko aireportua
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 13 enero 2014 12:25

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Vueling konpainia izan zen Loiuko (Bizkaia) aireportuko lehena 2013. urtean, 1.327.209 bidaiarirekin, eta ondoren Lufthansa eta Air Europa, 478.850 eta 431.121 bidaiarirekin, hurrenez hurren, Europa Press-ek bildu dituen Aenaren datuen arabera.

   Sailkapeneko lehen postua 2012ko berbera da, orduan ere Vueling izan baitzen bidaiari gehien izan zituena; halere, urte horretan bidaiari gutxiago eraman zituen, 1,2 milioi, hain zuzen ere, 2013ko 1,3 milioien aldean. Lufhtansa hirugarren tokitik bigarrenera igo zen, 2012an (450.817 bidaiari) baino bidaiari gehiago izanik (478.850).

   Air Europa ere, 303.659 bidaiarirekin 2012an bosgarren izan ondoren, 2013an hirugarrenera igo zen, 431.121 bidaiarirekin. Iberia bigarren konpainia izan zen 2012an, 527.899 bidaiarekin, baina 2013an laugarrenera jaitsi zen, 406.749 bidaiari izanik.

   Loiuko aireportuan iaz bidaiari gehien eraman zituzten lehen hamar konpainien sailkapena EasyJet (222.377 bidaiari), Air Nostrum (177.421), Air France (171.781), Air Berlin (104.830), Brussels Airlines (92.445) eta Ryanair (85.314) konpainiek osatu zuten.