Willis Drummond eta Cobra taldeek joko dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

Willis Drummond
KAFE ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 7 enero 2013 18:05

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal rock taldeak izango dira protagonistak ostegun honetan, urtarrilaren 19ean, Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummond eta Cobra taldeak izango baitira taula gainean, gaueko 21:30etik aurrera. Sarrerak 6 euro balio du, aretoko iturriek jakinarazi dutenez.

"Zuzen-Zuzenean" programaren babesarekin antolaturiko kontzertua da, eta momentu honetan euskal rock eszenan dauden talderik interesgarrienetakoak zuzenean elkarrekin ikusteko aukera emango du.

Willis Drummond taldeak "A ala B" disko berria aurkeztuko du zuzenean. Bidehuts zigiluaren eskutik plazaratutako lana da. Cobra taldea ere bere lan berria aurkezten izango da Kaiowas zigiluarentzako kaleraturiko "Covered. A selection of film scores" EPa, hain zuzen ere.