Wroclawen (Polonia) egonaldi artistikoak egiteko hiru sortzaile aukeratzeko 2015eko deialdia zabalik da

Actualizado: lunes, 5 enero 2015 16:23
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak 2014ko abenduan sinatutako hitzarmenaren ondorioz, 2016an Europako Hiriburu izateko aukeratutako Donostia eta Wroclaw (Polonia) hirietan 2014an martxan jarritako egoiliar programa aurten ere mantenduko da, eta hiru sortzaile aukeratzeko deialdia zabalik da jada.

   Euskal artisten mugikortasuna laguntzeko eta sortze korronteen mesedetan, arte diziplina nahiz kultura ezberdinen elkarrizketa sustatu eta elkarren arteko aberastasuna elikatzeko xedea dauka deialdiak, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

   Deialdi berriaren xedea da hiru euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko hautaketa egitea. Egonaldi artistikoaren helburua, hiru sortzaileek, Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoak oinarritzat hartuz, Poloniako hiri honetan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da.

   Esku hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzo eta lekuetan eginez, eragile edo hiritar kolektiboen lankidetza edo parte hartzea bilatuz, edota ezezagunak edo baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz egin beharko da egitasmoa. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 27a arte egongo da irekita.