Xabi Aburruzagarekin hasiko da asteazken honetan Gasteizko Artiumen "Belarrien goxoko" programa

Actualizado: martes, 14 enero 2014 13:26
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 14 (EUROPA PRESS)

   Gasteizko Artiukm Museoak "Belarrien goxoko" programa jarriko du martxan asteazken honetan, urtarrilaren 15ean, euskarazko musikaren bidez euskal kultura sustatzeko eta harekiko sentiberatasuna eta ezagutza lantzeko helburuarekin. Lehen emanaldian Xabi Aburruzaga trikitilaria izango da protagonista.

   Zentro gasteiztarreko iturriek jakinarazi dutenez, "Belarrien goxoko" programako saioak era askotako formatukoak izango dira, hala nola errezitaldiak, musika proiektuen aurkezpenak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak edo eskolak, modu didaktikoan beren lanak ezagutaraziko dituzten letra idazle eta musikagileen eskutik.

   Horrela, Xabi Aburruzaga arituko da asteazken honetan, eta ondoren,  Artiumeko emanaldi aretotik igaroko dira Juan Mari Beltran (urtarrilak 22), "Gabrielen lekua" musika, bertsolaritza, antzerkia, proiekzioak eta poesia batzen dituen ikuskizuna (otsailak 5), Sinkro taldea (martxoak 5), "Azaletik sustraietara" Edorta Jimenezen eta Doro Zobaranen liburuaren aurkezpena (martxoak 19) eta Keu Agirretxea (apirilak 2). Saio guztiak 19:30ean hasiko dira eta dohainik izango dira.