Zabalik da .eus domeinuak eskatzeko epea

Ekitaldian izan diren odezkarietako batzuk
Foto: PUNTUEUS
Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 18:55
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Dagoeneko zabalik dago .eus domeinuak eskatzeko epea abiarazte aldian, domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea, eta urte amaiera bitartean 2.000 domeinu berri izatea espero da.

   Abiarazte aldiaren inguruko xehetasunak eman ditu Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoaan Josu Waliño puntuEUSen zuzendariak eta lehenengo domeinu izen eskariak egin dituzten izaera, jatorri eta neurri ezberdinetako ordezkariek.

   Hasteko, www.ehu.eus domeinu izena erregistratzeko eskaria bideratu du Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak, eta Itxaso Compañon Arabar Errrioxako Compañon Arrieta upategiko arduradunak www.bodegascompanonarrieta.eus domeinu-izena eskatu du.

   Ustaritzeko Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren izenean, Aines Dufauk eskatu du www.ikas.eus domeinua, eta Bera Bera kirol elkartea ordezkatzera Matxalen Ziarsolo taleko kapitaina eta eskubaloi arloko arduradun eta jokalari ohi Tati Garmendia hurbildu dira ekitaldira, www.berabera.eus eskatuz. Azkenik, www.zumartian.eus eskatu du Jose Antonio Gartzia Zumaiako merkataritza indarberritzeko plataformaren lehendakariak.

   Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu izenei bideratua dago, eta domeinu izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. Fase honetan, domeinu izenak dagokienei ematea bermatu nahi da, ICANN erakundearekin hitzartutako irizpideak oinarritzat hartuta. Babes lan bat egingo da horretarako, benetan hori ziurtatzeko.

   Lehentasun irizpideak ondoko hauek izango dira: Marka erregistratuak; Domein izenen blokeoa; Interes publikoa; Tokiko markak; Erregistro librea. Abiarazte aldia irailaren 16tik azaroaren 18ra bitartean egongo da zabalik, eta tarte horretan eskatzen diren domeinu izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean. Hortik aurrera fase irekia edo Erregistro Orokorra zabalduko da.

PROZEDURA

   Edonork eska dezake .eus domeinu izen bat, .com edo .org bezala, izan partikularra edo erakunde, enpresa eta elkartea. .eus domeinu izen bat eskuratzeko ez da eskatzailea nor den begiratuko, webgunea baizik. Domeinua eskatzeko pausuak hiru dira. Hasteko, www.domeinuak.eus webgunean sartu eta domeinua eskuragarri dagoen begiratu behar da. Eskuragarri badago, agertuko den erregistradore zerrendatik bat aukeratu behar da, eta, haren webgunean, erosketa prozesua gauzatu.

   .eus domeinu izenen azken prezioa erregistradoreek jarriko dute,
eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera, hau da, erregistradore
ezberdinek prezio ezberdinean eskain dezakete. Prezioak beste zerbitzu
batzuk ere barnebil ditzake (.eus posta elektronikoa, DNSen kudeaketa,
web espazioa, laguntza eta abar). Edozein kasutan, .eus domeinuen azken prezioa erregistradoreek finkatzen dute.

   Urte amaiera bitartean domeinu izenen eskaria handia izatea espero da eta 2.000 domeinu aktibatzea aurreikusten da. Josu Waliño puntueEUSeko zuzendariak domeinuaren erabilgarritasuna azpimarratu
du.

AURREKARIAK

   Momentu honetan .eus domeinuaren aitzindariak dira aktibatuta
dauden .eus domeinu izen bakarrak. Hilabeteko epea eman zen proposamenak bidaltzeko eta beste hilabete .eus domeinu izen horiek erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak ematen. Guztira, 113 domeinu izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Hasiera batean 90 aitzindari hautatuko zirela esan zen, baina muga tekniko erreala 93 zenbakian zegoen.

   Horregatik, erabaki zen .eus domeinuaren aitzindari izan nahi zuten 92 entitateei aukera emango zitzaiela horretarako. Hortaz, entitate bakoitzak soilik domeinu izen bakarra eska zezakeen. 92 horietatik bederatzi enpresak dira, 23 erakunde publiko, 14 hedabide, eta
azkenik, 46 entitate euskal kulturgintzakoak. Horietatik guztietatik 22, puntuEUS fundazioko kide dira.