Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala abian jartzeko lehen urratsak eman dira

Actualizado: jueves, 28 julio 2011 20:01

BILBO, 28 Jul. (EUROPA PRESS) -

Zientzia eta Berrikuntza ministroa den Cristina Garmendiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua den Rafael Bengoak, alboan Patxi Lopez zeugoela, elkarri laguntzeko protokolo bat sinatu dute Zahartzearen Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Nazionala (CNIE) sortzeko. Hitzarmena Lehendakaritzan, Gasteizen, gauzatu dute eta bi administrazioek sustatutako zentro berriaren plan estrategikoa garatzea du xede.

CNIE Europako erreferentzia bihurtuko den asmo handiko proiektua da Gamendiaren ustetan. Ministroak azaldu duenez, abian jarriko den plan estrategikoa hurrengo sei hilabetean garatuko da eta, besteak beste, zentroaren beharrezko azpiegiturak, plan zientifikoa, epeak, aurrekontua eta premiazko giza baliabideak eta kokapen zehatza erabakitzeko balioko du.

Lehendakariak zentro hau hirugarren adineko pertsonen artatzearen alorrean, Euskadin kokatzeko hartu den erabakiak Euskadiren lidergo zientifiko, teknologiko eta industriala berresten duela adierazi du, eta baita gaixotasun kronikoen arretan duen aitzindari rola ere.

Haren hitzetan, abagune ederra da ikerketa zientifikoa hemen egiten ari garen politika soziosanitarioarekin eta zahartzearen alorrean dagoeneko dauzkagun zentro zein profesionalek burutzen ari diren lan bikainarekin lotzeko.