Zapatero eta Lopez Ajuria Enean bilduko dira datorren astelehenean, egoera berria aztertzeko

Zapatero eta Lopez Ajuria Enean bilduko dira
Europa Press
Actualizado: jueves, 3 noviembre 2011 11:54

BILBO, 3 Nov. (EUROPA PRESS) -

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Gasteizko Ajuria Enea Jauregian bilduko dira datorren astelehenean, azaroaren 7an, ETAk urriaren 20an jarduera armatua uzten zuela jakinarazi ondoren sortu den egoera berria aztertzeko.

Lehendakaritzak prentsa ohar beatean jakinarazi duenez, beste gai batzuren artean, "indarkeriaren mehatxurik gabe, askatasun osoko eta elkarbizitzako eszenatoki bat sendotzeko" etorkizunean hartu beharko diren erabakien inguruan iritziak elkartrukatuko dituzte Zapaterok eta Lopezek.

Espainiako Gobernuko presidente batek Ajuria Eneako Jauregira egiten duen bigarren bisita izango da Jose Luis Rodriguez Zapaterorena, 1980. urtean Adolfo Suarezek egin zuenaren ondoren.