Photomuseum: argazkigintzaren nazioarteko eguna

Actualizado: lunes, 17 agosto 2015 18:18

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Zarautzeko (Gipuzkoa) Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatuko du urtero legez asteazkenean, abuztuaren 19an, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren (dagerrotipoaren) aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz.

   Photomusumaren arabera, lehen unetik gizartea Nicéphore Niépce eta Louis-Jacques-Mandé Daguerre ikerlarien aurkikundeak eskaintzen zuen laguntzaz eta zituen gaitasunez ohartu zen. Geroago hobekuntza tekniko desberdinek asmakizun honen garapena nabarmendu zuten. Zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazioak asko izan dira eta entzutetsuak.

   Ekitaldi honetako programa zenbait ekimenek osatzen dute: aurreskua, Daguerreren monumentuaren aurrean lore eskaintza eta bertsolariaren emanaldia. Ondoren Rafael Ruiz Balerdiren "Homenaje a Tarzán I. La cazadora inconsciente" izena duen filma eskainiko da.

   Film honen berezitasuna zuzenki tinta txinatarrez emultsionatu gabeko  zeluloidean marraztuta dagoela da. Pelikula hau estreinekoz Bilboko Zinema Dokumentaleko eta Film Laburreko Nazioarteko XI. Lehiaketan ikusi zen, 1969ko azaroan, zilarrezko Txistu Saria, nazioarteko film esperimental onenaren saria, lortuz.

   Ondoren, Luis Gascak, zine eta komiki arloan adituak, hitzaldia emango du "Tarzán en dibujos" tituluarekin. Filmaren eta hizlariaren aurkezpena Jose Julian Bakedano zinemaren historiako ikertzaileak burutuko du. Osagarri modura bisitariek aurtengo udaran Photomuseumen erakusten den "Argazkigintza komikigintzan" erakusketa gozatzeko aukera izango dute.