Zazpi lagun hil dira Euskadin gripeak gaixotasun larriak dituztenengan eragindako konplikazioengatik

Actualizado: jueves, 23 enero 2014 15:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Gripeak gaixotasun larriak dituzten pertsonengan eragindako konplikazioek beste bost heriotza eragin dituzte Euskadin, eta horrela, guztira zazpi pertsona hil dira guztira epidemia hasi zenetik, aurreko urteetako kopuru antzekoa, beraz.

   Osasun Publikoko Zuzendaritzak aste honetan aztertu du berriz Osakidetzako ospitaleetan mikrobiologikoki berretsitako gripeagatik (bai gripeagatik, bai gripearen ondoriozko konplikazioengatik) hildako pazienteen kopurua, eta datuen arabera, zazpi dira hildakoak. Azkena asteazkenean zendu zen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

   Halaber, datu berrien arabera, birusaren erruz hildakoen artean ez dago lehendik gaixotasunen bat diagnostikatuta ez zuenik, hau da, hil diren pertsona guztiek gaixotasun larriren bat zuten gripeak erasan aurretik, eta zazpietatik batek baino ez zuen txertoa hartu. Hildakoen erdiak -hiru gizon eta lau emakume- 80 urtetik gora zuen. Lurraldeka, hildakoetatik bost Bizkaian zendu dira, eta beste biak, berriz, Gipuzkoan.

   Datozen asteetako bilakaera ikusteke dagoela, gaur-gaurkoz, gripearen eta loturiko konplikazioen ondoriozko heriotza tasa aurreko urteetako maila bertsuan dago, hau da, gainerako herrialdetan bezala, %0,1etik gora egin gabe.