Zea Mays, Belako, Smile, Los Coronas eta Amparo Sanchez izango dira Sopela Kosta Fest jaialdian

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 16:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Sopela Kosta Fest jaialdi berria irailaren 24tik 28ra arte ospatuko da Sopelan (Bizkai), musika osagai nagusietako bat dela, naturaren babesa eta surfarekin batera. Horrela, kontzertuei dagokienez, Sopelatik igaroko dira Zea Mays, Belako, Los Coronas edo Amparo Sanchez bezalako talde eta artistak, Sopelako Udalak jakinarazi duenez.

   Lau egunetan zehar, sopeloztarrek eta bisitariek hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute, bi gune ezberdinetan: Udaletxe plazan eta hondartza inguruan. Kontzertuak udaletxe plazan jarriko den karpan ospatuko dira, eta, zehazki, honako taldeek parte hartuko dute: Zea Mays, Belako, Amparo Sanchez (Amparanoia), Los Coronas, Smile, Yellow Big Machine, Belako, Clarisse, Gibelurdinek, The Longboards eta hainbat DJ. Musika eskaintza zabala izango da, publiko eta gustu ezberdinei zuzendua, baina surf kutsu handiarekin.

   Lehenengo kontzertua irailaren 25ean izango da, The Longboards taldearekin. Emanaldia "Surf Plaza" ekimenaren barruan ospatuko da, eta kontzertuaren ostean hainbat DJ izango dira, surfaren historiarekin harremana duen musika jartzen.

   Hurrengo bi egunetan kontzertu nagusiak ospatuko dira. Irailaren 26an, Yellog Big Machine, Zea Mays eta Belako arituko dira, eta 27an, Smile, Los Coronas, Amparo Sanchez eta Clarisse. Azkenik, irailaren 28an, Gibelurdinek taldea arituko da, bertso saio oso berezi baten ostean.