Zenbait delinkuente jaietan dauden herrietara joaten dira horietan lapurretak egitera

Actualizado: miércoles, 3 agosto 2011 16:12

BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Leku askotako jaiak haster daudela, Ertzaintzak arreta handiagotzea gomendatzen du lapurren presentzia posiblearen aurrean, batez ere ibilgailu eta etxeei dagokienean. Bere aldetik, Ertzaintzak agenteen badaezpadako presentzia indartuko du jai-ekitaldien inguruan, Herrizaingo Sailak adierazi duenaren arabera.

Aurreko urtetan bezala, Ertzaintzak segurtasun-dispositibo berezi bat ezarriko du datozen jaietan, hiriburuetan harreta handiagoa jarriko duelarik, lapurretak prebenitu eta ekiditeko, hain zuzen ere. Halaber, jai-esparru, kontzertu-gune edo ostalaritza-establezimendutan bilduko den jendetzaren aurrean, hiritarrei arreta handiagotzea eskatzen zaie zorro-lapurren presentzia posiblearen aurrean.

Orokorrean, delinkuenteak jende-pilaketak dauden lekuetan aritzen dira eta poltsak, zorroak edo sakelako telefonoak lapurtzen dituzte. Beste kasu batzuetan, biktima alkoholaren efektupean dagoela aprobetxatu ahal dute lapurtzeko, gainera. Aurreko urtetako esperientzia kontuan hartuta, zenbait delinkuente jaietan dauden herrietara joaten direla batez ere lapurretak egitera frogatu da.

Data hauetan etxeetako segurtasuna ere ez da deskuidatu behar eta ibilgailuetako lapurretak prebenitu behar dira, ez dira ez poltsak ez baliozko objektuak barruan utzi behar.

Ezbehar, lapurreta edo istiluren bat jasatekotan, ez da zalantzarik izan behar poliziaren aurrean salatzeko, hala, poliziak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.