Zerbitzuen salmentak %1,7 igo ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2014an

Ostalaritza gune bat
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 18 febrero 2015 13:43
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zerbitzuen sektoreko salmenten indizeak %1,7ko igoera nominal metatua izan zuen 2014. urtean, hiru urtez tasa negatiboak izan ondoren, Eustatek landutako datuen arabera.

   Lurraldeka, urte osoan, tasa nominaletan, Gipuzkoan %3,4ko igoera izan zuten zerbitzuen salmentek, Bizkaian %1,0koa eta Araban %0,4koa. Aurreko urtearen aldean, merkataritzaren salmenten indizea %1,4 gehitu zen, eta gainerako zerbitzuenak %2,1.

   Halaber, termino errealetan, EAEn, %1,7ko igoera metatua izan zen zerbitzuen sektoreko salmentetan, eta lurraldeka, Gipuzkoan %3,4koa, Bizkaian %1,1ekoa eta Araban %0,4koa. Merkataritzaren salmentak %1,9 gehitu ziren, eta gainerako zerbitzuenak %1,4. Langile okupatuen kopuruan %1,6ko murrizketa izan zen, aurreko urteko batez bestekoaren aldean.

   Bestalde, iazko laugarren hiruhilekoan, EAEko zerbitzuen sektoreko salmenten indizea %3,4 gehitu zen nominalki, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean eta lanegutegi homogeneoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenten indizea %1,0 nominala gehitu zen, urtaroen eraginak kenduta.

   Merkataritzaren salmenta indizea %2,3 nominala gehitu zen laugarren hiruhilekoan, eta indizearen parte diren beste zerbitzuena %5,0, 2013ko aldi beraren aldean. Merkataritzaren barruan deigarria da motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala: %6,7. Txikizkako merkataritzan %1,3ko gehikuntza izan zen, eta handizkakoan %2,4koa.

   Beste zerbitzuetan gehikuntzak izan ziren denetan, tamainaz ezberdin: garraio eta biltegiratzean %7,9koa, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %5,4koa, jarduera administratibo eta laguntza zerbitzuetan %3,3koa, ostalaritzan %2,2ko eta informazio eta komunikazioetan %2,2koa.

   Lurraldeka, salmenten indizearen igoerarik handiena Gipuzkoan izan zen iazko laugarren hiruhilekoan, %4,9koa; Araban %3,2ko igoera izan zuten salmentek, eta Bizkaian %2,5ekoa.

   Bestalde, 2013ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, merkataritzaren salmenten indizea %3,0 gehitu zen, eta beste zerbitzuena %4,4. Merkataritzan urte artekoa positiboa izan zen sektore guztietan: motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %7,2 gehitu zen, handizkako merkataritzaren salmenten indizea %3,1 izan zen, eta txikizkakoarena %2,0.

   Beste zerbitzuetan igoerak izan ziren euro finkoetan sektore guztietan: garraio eta biltegiratzean %6,8koa, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %4,8koa, jarduera administratibo eta laguntza zerbitzuetan %2,2koa, ostalaritzan %1,7koa eta informazio eta komunikazioetan %3,9koa.

   Azkenik, EAE osoan, 2014. urteko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarrenaren aldean, zerbitzuen sektoreko landunen kopurua %0,5 murriztu zen.