Zezenketen herri galdeketa egiteko sinadurak biltzeko hainbat bide ireki ditu Donostia Antitaurina Orain plataformak

Actualizado: lunes, 28 diciembre 2015 10:56

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Donostia Antitaurina Orain plataformak joan den urrian jarri zuen martxan zezenketen inguruko herri galdeketa egitea eskatzeko sinadura bilketa eta, udalaren argi berdea jaso ondoren, sei hilabete ditu 16 urtetik gorako donostiarren %5aren sinadurak lortzeko. Hori dela eta, plataformak hainbat bide ireki ditu hiritarrek sinatu dezaten, Donostian zezenketen herri galdeketa egin ahal izan dadin.

   Horrela, alde batetik, sinadurak biltzeko mahai bat antolatzen du plataformak larunbatero, hiriko toki ezberdinetan, besteak beste, Katalunia plazan, Boulebarrean edo Easo plazan. Aste bakoitzeko leku eta ordutegiak elkartearen web orrian kontsultatu daitezke: donostiaantitaurinaorain.org. Horrez gain, sinadurak biltzeko orriak hainbat dendatan daude kokatuta, hala nola Peluquería Canica Easo, Kuka y Grok edo Amigos Peludos establezimenduetan.

   Beste alde batetik, Donostiako zezenketan aurkako plataformak jakinarazi duenez, bolondres sare bat antolatu du, hiriko auzo ezberdinetan sinadurak biltzen jarduteko. Sinaduren bilketan lagundu nahi duen edonor plataformarekin harremanetan jarri daiteke, bolondresakdao@gmail.com posta elektronikora idatziz.