Zientzia Azoka egingo da datorren astelehenean EHUko Donostiako campusean

Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 12:39
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Zientzia Astea egingo da datorren astelehenean, martxoaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Donostian. Gazteen zientzia bokazioak pizteko, gizartearen kultura zientifikoa sustatzeko eta hemengo eta gaur egungo zientzia hedatzeko tresna da Zientzia Astea, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

   Horregatik, "proiektu estrategikotzat" jo dute ekimena erakunde hauek: EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Tecnalia, IK4, BTEK, Elhuyar, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta FECYT.

   Zientzia Astea gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta 300 gazte baino gehiago ari dira parte hartzen. Ikasturtean zehar, taldeka, haiek erabakitzen duten gaiaren inguruan dihardute lanean, eta bidean, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera dute. Talde bakoitzari ikertzaile bat esleitu zaio; ikertzailearen lantokian egindako bilera batean nahi beste galdera egin dezakete gazteek, proiekturako laguntza jaso eta ikertzaileen mundua nolakoa den hobeto ezagut dezakete.

   Horrela, bilera horietako baten ateak ireki dira datorren astelehenean. Agerraldiaren helburua izango da gazte talde batek ikertzailearekin egingo duen bilera ikustea, ikertzailearekin egindako bileraren balorazioa jasotzea eta zer asmo dituzten entzutea. Lanaren emaitza ikerketa proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat izango da, eta maiatzaren 24an Bilboko Plaza Barrian egingo den Zientzia Azokan erakutsiko da.

   Asteleheneko ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta Leire Cancio Elhuyar taldeko zuzendariak, Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordeak, Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, Joseba Jauregizar Tecnalia korporazioko zuzendari nagusiak, Jose Miguel Erdozain IK4 Research Allianceko zuzendari nagusiak, Gerardo Tapia, Ana Susperregui eta Aitor Etxeberria EHUko ikertzaileek, Ana Belen Uriguen Lauaxeta Ikastolako irakasleak, eta Iñaki Arrieta, Asier Fernandez, Esti Zubimendi, Unai Sagardui, Mikel Salcedo eta Aritz Ugalde Lauaxeta Ikastolako ikasleek parte hartuko dute.