Zinebi 59ra lanak aurkezteko epea uztailaren 15era arte ireki dute

Zinebi 58ko irabazleak
ZINEBI
Actualizado: miércoles, 22 febrero 2017 12:16

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioa jada martxan dago, eta parte hartu nahi duten fikziozko animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea uztailaren 15era arte zabaldu dute. Zinebi 59 azaroaren 10etik 17ra ospatuko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 35 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, eta proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira. Izen ematea ekoizleek edo euren lege ordezkariek egin beharko dituzte Festhome plataformaren bitartez.

Bilboko Udalak antolatzen du Zinebi, Bizkaiko Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin.

Zinebiren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahaiak honako sari hauek banatuko ditu: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinearen Sari Nagusia (5.500 euro), Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro), Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia (4.000 euro), Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro),
Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro), Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro), Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro), Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro) eta Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).