Zinebi jaialdiaren 56. edizioan izena emateko epea zabalik da

Actualizado: lunes, 3 febrero 2014 17:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa martxan dago jada, eta azaroaren 14tik 21era ospatuko den edizioan parte hartu nahi duten fikziozko eta animaziozko filmak eta dokumentalak inskribatzeko epea abuztuaren 15era arte egongo da zabalik.

   Aurkeztutako lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, eta atzerrian zein Espainian 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu diren lanak izan beharko dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Filmen izen ematea ekoizleek edo haien lege ordezkariek egin beharko dute. Formularioa, lanari buruzko informazio osagarria eta filmaren kopia bat (DVD formatuan edo plataforma digital bitartez) bidali beharko dira posta helbide honetara: Colon de Larreategui kalea, 37 - 4. esk. 48009 Bilbao (Spain). Horrez gain, zinemaldiko webgunearen bitartez ere bidali ahal izango dira: www.zinebi.com.

   Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen du Zinebi.

   Zinemaldiaren zuzendaritzak izendatutako Nazioarteko Epaimahaiak sari hauek emango ditu: Bilboko Zinemaldiko Sari Nagusia (7.000 euro);
Euskal Zinearen Saria (5.500 euro); Zine Espainiarraren Saria (5.500 euro); Zine Latinoamerikarraren Saria (4.000 euro); Fikziozko lanen Urrezko Mikeldia (4.000 euro); Fikziozko lanen Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro); Lan Dokumentalen Urrezko Mikeldia (4.000 euro); Lan Dokumentalen Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro); Animaziozko lanen Urrezko Mikeldia (4.000 euro); eta Animaziozko lanen Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro).