Zinebiexpress 48 ordutan egindako film laburren lehiaketak laugarren edizioa beteko du bihar

Zinebiexpress bihar egingo da Bilbon
ZINEBIEXPRESS 2011
Actualizado: viernes, 4 noviembre 2011 13:15

BILBO, 4 Nov. (EUROPA PRESS) -

Mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoen Zinebiexpress 48 ordutan egindako film laburren lehiaketak bere laugarren edizioa egingo du aurten. Izen-ematea bihar, azaroaren 5ean, izango da, Bilboko Barrainkuako Kultur Etxean, goizeko 9:00etatik 10:30era, eta une horretan jakinaraziko da film laburrrek jorratu beharreko gaia.

Antolakuntzak DVD eta CD zinta bana emango dizkio parte-hartzaile bakoitzari, eta 48 ordu izango dute euren proiektuak burutzeko. Lanak Zabalgune eraikinean eman beharko dira azaroaren 7ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Film laburrek bi eta hiru minutu arteko iraupena izango dute, kredituak barne, eta kanpoan filmatzen den guztia Bilbon filmatu beharko da. Lehiaketaren oinarriak www.zinebiexpress.com webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Film irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 eurokoa. Irabazleak nortzuk diren azaroaren 10ean jakinaraziko da Zabalgune eraikinean. Gainera, lehiaketan aurkeztutako film labur onenak emango dira. Joan den urteko edizioan 42 lan aurkeztu ziren.

Lehiaketa Prezinebi programaren baitan dago. Prezinebi, azaroaren 11tik 18ra egingo den Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizioko aurrekaria da.